Koalizio abertzaleak eta GUK taldeak azaldu dutenez, orain arte erabilitako bidea "are eta gehiago" burokratizatuko da, "zailtasunak jartzearen alde". Gainera, jakinarazi dutenez, neurri berri horregaz zinegotziek soilik izango dute aukera informazio eskaria egiteko; hortaz, ezinezkoa izango dute udal-taldeetako langileek informazioa eskuratzea.
Horregatik guztiagatik, instrukzioa bertan behera geratzea eskatu dute talde biek, "uste dugulako gardentasunari eta udalkideen eskubideei begirako atzerapausoa dela honakoa. Hala, informazio bideak oztopatzen dituela, eta informazio eskatzailea mugatu".