Gabon-argiak domekatik ostegunera egongo dira piztuta, 18:00etatik 22:30ak arte, eta barikuetan, zapatuetan eta jaiegun bezperetan, 18:00etatik 24:00ak arte.
Aurrekoetan bezala, leku publikoetan ipini dituzte kontsumo txikiko 4.900 metro luzeko argi-hari mikrobonbilla edota LED (80,6 Kw.) argitxoakaz, eta beste 47 mikrobonbilladun apaingarriak (12,8 Kw).