Getxophoto-k 10 urteko ibilbidea dauka eta argazkigintzan oinarritutako hainbat lan ildo lantzen du (erakusketa, hitzaldiak, tailerrak, diseinua eta abar); eta Marzabal, Amaia Gomez Marzabalek abiatuta, online denda enpresa-proiektua da; modan erabiltzeko diseinu-produktuak eta beste euskarri batzuk saltzen ditu (packaging eta abar).
Bi ekimen horietako ordezkariak Bordelera joango dira abenduaren 12, 13 eta 14an. Bertan, antzeko jarduerak ezagutuko dituzte, ondoren euren enpresa-proiektuak hobetze aldera.
Urtarrilean programaren beste deialdi bat zabalduko dute.