Kirol campusak eskolako opor garaian antolatzen dituzte, "herriko umeei aisialdirako aukera osasuntsuak eskaintzeko eta gurasoen kontziliazioa errazteko", Getxo Kirolak udal erakundeko arduradunen arabera.
Getxo udalerriko hainbat kirol elkartek 16 campus eskainiko dituzte Gabonetan, honako modalitate hauetan: gimnastika erritmikoa, askotariko kirola, saskibaloia, igeriketa, tenisa, futbola, irristaketa, boleibola, skate, jiu-jitsu eta xakea. Campusek Getxo Kirolak udal erakundearen babesa dute.
Kirol campusak eskolako opor garaian antolatzen dituzte, "herriko umeei aisialdirako aukera osasuntsuak eskaintzeko eta gurasoen kontziliazioa errazteko", Getxo Kirolak udal erakundeko arduradunen arabera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!