Lanak aztertuko duen gaia emakume batek modu indibidualean, emakume talde batek edo Getxoko emakumeek kolektibo gisa Getxoren historian izan duten paperari buruzko informazioa eskaintzen duen edozein ikerketa izango da.
Beka norbanakoak edo taldeak eska dezakete. Ikuspegia historikoa, hezkuntzakoa, lanekoa, ekonomikoa, antropologokoa… edo diziplina anitzekoa izan daiteke.
Aurkeztu beharreko proiektua gehienez 15 foliokoa izan beharko da eta, besteak beste, titularra, edukiak, gaiaren justifikazioa, helburuak eta metodologia agertu beharko dira. Euskaraz zein gazteleraz aurkeztu ahal izango da.
Hautatutako proiektua lehiaketaren ondoko hilabeteetan egin beharko da. Zenbateko ekonomikoa 10.000 eurokoa izango da, eta %75ekoa izango da proiektua aurkezten denean eta gainerakoa, %25a, behin betiko txostena ematen denean.