Gizon bat atxilotu dute alkoholaren eraginpean gidatzea egotzita Getxon

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 5a, 12:55

Getxoko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu zuen atzo, domekan, bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita, udal iturriek jakinarazi dutenez.

Atxiloketa 01:00 aldera egin zuten Itzubaltzeta/Romon, prebentziozko alkohol-kontrol batean. Udaltzainek ibilgailu bati gelditzeko agindu zioten, gidariari alkoholemia-proba egiteko.

Proba egin eta emaitza honako hau izan zen: 0,94mg/l-ko; hau da, legezkoa baino ia lau aldiz handiagoa. Horregatik, gidaria, 39 urteko gizonezkoa, atxilo eraman zuten bide segurtasunaren kontrako delitua egotzita. 

Halaber, pasa den aste-akabuan egindako alkohol-kontroletan, beste bi lagun administratiboki salatu dituzte, legeak baimendutako alkohol-tasa gainditzeagatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun