"Mi suelo pélvico" liburua aurkeztuko dute martitzenean

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 18a, 13:02

© GETXOKO UDALA.

Juncal Altzugaraik "Mi suelo pelvico" liburua aurkeztuko du datorren martitzenean, abenduaren 20an, Algortako Villamonte kultur etxean. Horretarako hitzordua 18:30ean jarri dute. Jakinarazi dutenez, haurtzaindegi zerbitzua egongo da, behar izanez gero eta aldez aurretik eskatuta.

Liburua emakumezkoei zuzendutako norberaren zaintzarako oinarrizko gida da. Gorputzaren zaintzaren eta horretarako astia egokitzearen garrantzia nabarmentzen da liburuan.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun