Bost minutuz, indarkeria terroristaren kontra azaldu dira eta biktimakaz eta euren senitartekoakaz elkartasuna adierazi dute.
Halaber, EH Bilduko kideek Kurdistango biztanleriaren kontra Turkiako gobernuak hartutako neurriak salatu dituzte.
Joan den aste-akabuan Istanbulen (Turkia), Kairon (Egipto) eta Muqdishon (Somalia) jazotako atentatuak gaitzetsi dituzte Getxon, elkarretaratze isilean. Horretan, Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztien partaideak eta hainbat gizarte eragilek parte hartu dute, Eudel EAEko Udalerrien Elkarteak deitutako mobilizazioagaz bat eginez.
Bost minutuz, indarkeria terroristaren kontra azaldu dira eta biktimakaz eta euren senitartekoakaz elkartasuna adierazi dute.
Halaber, EH Bilduko kideek Kurdistango biztanleriaren kontra Turkiako gobernuak hartutako neurriak salatu dituzte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!