Ur hornidura eten dute Algortako Aralar kaleko hainbat etxebizitzetan

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 13a, 17:10

Getxoko Udaleko Ur-zerbitzuak jakinarazi duenez, Algortako Aralar kaleko ur edangarriaren hoditeria bat apurtu da. Hori dela-eta, kale horretako hainbat komunitatetan ur-hornidura eten dute. Printzipioz, matxurak Aralar kaleko 1, 3, 5, 4 eta 10 zenbakietan eragina izatea aurreikusten da. Une honetan ezin da zehaztu etetearen iraupena, hain zuzen ere, hondeatzen amaitu eta apurketaren arrazoia eta konponbidea ezagutu arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun