Zazpi bertsolari izango ditu aurrez aurre: Miren Amuriza Plaza, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi, Xabat Galletebeitia Abaroa, Beñat Ugartetxea Ostolaza, Etxahun Lekue Etxebarria eta Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia. Onenari Xabier Amurizak ipiniko dio txapela.
Bertsozale Elkarteak zabaldu duenez, Amaia Ugalde Begoña eta Maite Berriozabal Berrizbeitia ariko dira gai-jartzaile beharretan. Epaileak, ostera, hurrengoak izango dira: Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan, berriz, Itxaro Juaristi Olaetxea eta Itziar Basterretxea Olarreaga jardungo dira.
Gogoan hartu: Bilbao Arenan (Miribilla) jokatuko da finala, zapatuan, hilaren 17an, 17:00etatik aurrera.
Aupa, Jone!