Emakume afrikarren desplazamendu behartuen inguruko ahozko narrazioak, barikuan

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 14a, 11:23

Bariku honetan, hilaren 16an, "Emakume afrikarrak: Ahozko narrazioak" izeneko ipuin kontalari saioa egongo da Algortako kultur etxean, 19:00etan. Ekimena Liburutegiak Topaleku programak sustatutako kultur arteko estrategiaren barruan kokatu dute. Horrek, urte osoan zehar egiten diren jardueren bitartez kultur arteko bizikidetza baloreak sustatzen ditu eta liburutegiak kultura eta jatorri guztietako pertsonen topagune eta bizikidetza espazio gisa sustatzen ditu.

Halaber, abenduaren 18an, domekan, Migratutako pertsonen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Ekimena CEAR-Euskadik bultzatu du eta proiektu honen parte da "Sahara Hegoaldeko Afrikatik Euskadira: Istorioak eta babesa. Desplazamendu behartuen inguruko kausak aztertzen" egitasmoa. Jatorri horretakoak diren eta gure artean bizi diren errefuxiatuen ahotsak entzutea du helburu horrek, emakumeen bizipenak azpimarratuz.

Algortan entzungo diren istorioak narratiben teknikaren erabilpenaren ondorioz garatutakoak dira. Fikziozko narrazioak helduentzako ipuin kontaketen bidez antzeztuko dira, euskaraz eta gazteleraz, Aiz eta Boni Ofogoren eskumenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun