Busturialdeko Hitzak jakinarazi duenez, sei bikote lehiatu ziren finalean. Hamar zati moztu behar izan zituzten, eta bermeotarrek lau minutu eta 28 segundotan burutu zuten lana. Horien atzetik Nerea Egurrola getxoztarra eta Santi Zubizarreta nabarniztarra sailkatu ziren; Karmele Gisasola eta Jesus Gisasola mallabiarrek osatu zuten podiuma.
Beste hiru bikoteak arratzuarrak izan ziren, eta horiek zazpi minutu inguru behar izan zituzten lana burutzeko. Esaterako, Beñat Obieta gazteenak ere lan ederra egin zuen; 14 urte besterik ez ditu, eta beste trontzalari helduago askoren pare dela erakutsi zuen.
Trontzaren hurrengo lehia Bizkaiko Trontza Txapelketa izango da. Abenduaren 21ean jokatuko da, San Tomas egunean, Bilboko Areatzan, 13:00etatik aurrera.
Trontzako Talde Mistoen Bizkaiko Promozio Txapelketaren sailkapena
- Arkaitz Ispizua eta Batirtze Ispizua (Bermeo) 4 minutu eta 28 segundo
- Santi Zubizarreta (Nabarniz) eta Nerea Egurrola (Getxo) 5 minutu eta 10 segundo
- Karmele Gisasola eta Jesus Gisasola (Mallabia) 5 minutu eta 51 segundo
- Salva Erleaga eta Naroa Arrieta (Arratzu) 7 minutu eta 16 segundo
- Bingen Erleaga eta Pilar Rodriguez (Arratzu) 7 minutu eta 42 segundo
- Iraide Gezuraga eta Beñat Obieta (Arratzu) 7 minutu eta 46 segundo