Alde batetik, aipatutako egunetik eta aurrerantzean, San Nikolas, Artibai eta Etxeandia Apezpikua kaleak hartzen dituen gunean ibilgailuek orain arte ezarrita zegoenaren kontrako norabidean ibili beharko dute.
Bestalde, norabide aldaketa berdina egingo da Lañamendi, Kurutzagana, Kuskuburu eta Zubilleta kaleek osatzen duten esparruan.
Alde bi horietako seinaleztapen horizontal eta bertikala bat etorriko dira aldaketa berriagaz.