Zehatz-mehatz, txostenak honako iritzia dakar Getxo udalerriaren gizarte zerbitzuen inguruan: "mapak dioena da Getxok adibidez, tutoretzapeko 17 apartamentu izanda, Bizkai osoko beharrizanak estaltzen dituela. Eta horixe gertatuko da: inork ez du eraikuntzako eta kudeaketako gastu izugarria dakarren tutoretzapeko apartamenturik eraikiko, obligazio zehatzik ezartzen ez bada”.
Txostena lantzeko, Arartekoak 38 adituen lekukotasunak izan ditu kontuan. Haietako 25, sektoreko profesionalak dira; eta beste 13, erakundeetako ordezkariak. Haien artean, Elena Coria Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetarako zinegotzia dago.