Ekitaldia bihar, barikua, izango da, Gernika-Lumoko Sasoie tabernan. Afari baten bueltan banatuko dituzte sariak. 22:00etatik aurrera. Asinsoc elbarriak gizarteratzeko elkarteak bidezkotzat jo du elkarte eta klubek kirol minoritarioa zein Olinpiada Bereziei dagokien kirola bultzatzeko egiten duten lana saritzea. Izan ere, Busturialdeko elkartearen ustez, “elkarte eta klub horiek egiten dute kirol minoritarioa handi”.