Ur-emaria etengo dute datorren astean Getxoko hainbat kaletan

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 16a, 14:50

Ureztatzeko aho eta balbula bat konpontzeko lanak direla-eta, datorren astelehenean, hilaren 19an, ur-emaria etengo dute hurrengo tokietan: Aralar kaleko 1, 3, 5 eta 7 atalondoetan, Bidezabal kaleko 16, 18, 20, 22 eta 24 atalondoetan eta Unbe kaleko 5, 11 eta 14 atalondoetan.

Gainera, Gorbeia kaleko emaria neurtzeko gailua jartzeko lanak direla-eta, martitzenean, abenduaren 20an, ur-hornidura etengo da Kresaltzu kaleko 12, 14, 16 eta 18 zenbakietan eta Simply supermerkatuan.

Bi kasuetan ur etetea 09:00etatik 13:00etara izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun