Bertsozale elkarteak emandako datuen arabera, 4.150 bertsozale elkartu dira Bilbao Arenan gaur arrastian. Zortzikoteak bere behar puntuagarria amaitu ostean, Etxahun Lekuek eta Xabat Galletebeitiak jokatu dute buruz burukoa. Azkenean, Lekuek jantzi du txapela Xabier Amurizaren eskutik. Horrela lotu da sailkapena:
- Etxahun Lekue: 930.00
- Xabat Galletebeitia: 893.50
- Jone Uria: 549.50
- Onintza Enbeita: 538.00
- Ibon Ajuriagojeaskoa: 535.50
- Nerea Ibarzabal: 534.00
- Miren Amuriza: 531.50
- Beñat Ugartetxea: 510.50
Gai-emaile beharretan Amaia Ugalde Begoña eta Maite Berriozabal Berrizbeitia ibili dira. Epaimahaia hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari-beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea eta Itziar Basterretxea Olarreaga jardun dira.
Bertsolari gazteenaren saria Nerea Ibarzabal Salegirentzat izan da.