Etxeko langileen baldintzak salatuko dituzte bihar, Areetan

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 19a, 12:28

ELE Etxeko Langileen Elkarteak protesta egingo du bihar, martitzena, Areetako Serhogar agentziaren aurrean, Areetan. Elkarretaratzea 18:00etan izango da, Eduardo Coste kaleko 2. zenbakian. "Erabili zure denboraren ordu bat etxeko langileen zapalkuntzaren aurrean", dei egin diete herritarrei, protestan parte hartzeko.

Etxeko Langileen Elkarteagaz batera, beste hainbat eragilek bat egin dute mobilizazioagaz: Algortako Bilgune Feminista, Berriotxoak, AMB-BEA, Feministalde, Mujeres del mundo, Mujeres con Voz, Brujas y diversas, Erandioko Txoko Feminista, Itzubaltzetako Emakumeon Asanblada eta ESK, Steilas, LAB, ELA eta CNT-LKN sindikatuak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun