Kanpaina horretan, honako unitate hauek hartuko dute parte: Herrizaintza, Atestatuak, Trafikoa, Auzozainak, Merkataritza eta Ikerketako unitatea.
Egun horietan, polizia-kidego bietako agenteek aurrezaintza areagotuko dute ibilgailuz eta oinez udalerriko denda gehienak kokatuta dauden guneetan. Helburua da delitu-egintzei aurrea hartzea; gehienak ebasketa eta lapurreta txikiak dira, baina nahigabe handiak sortzen dituzte. Azken finean, xedea da bezeroek era seguruan egin ditzaten Gabonetako erosketak eta, era berean, merkatariek ere segurtasun-neurri bereziak bermatuta izan ditzaten beren komertzio-guneetan.
Aldi berean, Udaltzaingoak dendariei eta, oro har, herritarrei ere, lapurretak eta ebasketak saihesteko prebentziozko aholku-multzo bat eskaini die, bereziki nabarmenduz kutxazainetan egiten diren eragiketak, etxe barruko segurtasuna, auto barruko lapurretak saihestekoak, eta kalean gerta daitezkeen ebasketak ere.
Edozein ebasketa, iruzur edo lapurreta izatekotan, poliziek gomendatu dute delitugileari aurre ez egitea, eta eskatzen dute saiatzeko gogoratzen delitugilearen identifikazioa egiteko lagun ditzaketen ezaugarriak. Halaber, poliziari ahalik eta lasterren deitzea eskatu dute (944 660 202 edo 112) eta beti salatzea gertatutakoa.