GUK taldeko bozeramaileek jakinarazi dutenez, "lana eta familia bateragarri egiteko ezintasuna dela-eta" utzi dio zinegotzi izateari Amorrortuk. Izan ere, gaineratu dutenez, "zinegotzi izatea oso lan zorrotza da".
Amorrorturen ordez, Enrique Olaso Garcíak jardungo du zinegotzi legez. Olaso Algortakoa da sortzez, eta, azaldu duenez, ikastola bateko irakaslea da, DBH eta batxilergo mailetan. "Maisu bokazioa dut. Pribilegiozko tokia da eskola jendartea humanizatzeko eta herritartasun aktiboago bat proposatzeko", adierazi du Olaso berak.