Getxo udalerriko jaiak antolatzeko diru-laguntzak %14 handitu dira

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 9a, 12:57

Portu Zaharreko kuadrillen jaitsierak jende asko biltzen du Algortan.

Getxo udalerriko jaiak antolatzeko diru-laguntzetarako aurrekontua %14 handiagoa izango da aurten: 210.952 euro. Diruz lagunduko diren jaiak honako hauek dira: Inauteriak (Itzubaltzeta/Romo eta Algortan), Andra Mari, San Juan, Karmen, Santa Ana, San Inazio, Itzubaltzeta/Romo, Portu Zaharra,  Mesedeetako eta San Martingo jaiak, eta Nazioarteko Paella Txapelketa.

Diru-laguntzak eskatzeko epea bihar, urtarrilaren 10ean, irekiko da eta auzo bakoitzeko patroiaren jaieguna baino 30 egun lehenago itxiko da. Baloratuko diren irizpideak: aurreko urteetan jai berdina antolatzen eskatzaileak duen eskarmentua, antzeko jaiak antolatzen duen eskarmentua eta aurkeztutako egitaraua.

Oinarriak eta eranskinak www.getxo.eus  webgunean eskura daitezke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun