Getxoko Udalak jakinarazi duenez, 20:00etan egingo da gala-ekitaldia, Fadurako kiroldegiko ekitaldi-aretoan. Ordura arte, finalistak dira Irati Urbaneja eta Mercedes Aristegui tenis-jokalariak, Bàrbara Pla errugbilaria, Xabier Pereda eta Ekaitz Pintado karatekak eta Jonathan Castroviejo txirrindularia.
Taldeen atalean, Getxo Kirol Berriak saria emango diete urteko promesa onenak izan diren Getxo futbol-taldeko gizonezkoei eta Jolaseta tenis-taldeko emakumezkoei. Bestalde, senior talde onenentzako Getxo Kirol Sariak Fadura tenis-klubaren gizonezkoentzat eta Raspas arraun-taldearen emakumezkoentzat izango dira.
Hamaika sari gehiago
Sari horiekaz batera, Udalak Getxo Sasoi Sasoian Kirolaren Gala ospatuz, udalerrian kirola sustatzen duten pertsona eta erakundeen lana ere eskertu gura du; eta horregatik, urteko sarituen zerrenda honako izen hauekin osatuko da:
- Getxo Sasoi Sasoian Berdintasuna Indartuz, emakumezkoen kirolean berdintasunaren alde egiteagatik, Getxo Igeriketa Bolue kirol-elkarteari.
- Getxo Sasoi Sasoian Marka Hautsiz, desgaitasunen bat duten kirolariek oztopoak gainditzeagatik,
Getxo Hockey Plusi. - Getxo Sasoi Sasoian Kiroltasuna, bere kiroltasunagatik nabarmendu den pertsonari,
Agustín López de Letonari. - Getxo Sasoi Sasoian Getxo Berrituz, kirol jardueran berritzaile izategatik, Igeretxe hotelari.
- Getxo Sasoi Sasoian Getxo Zabala, Getxoko kirolaren alde zabaltze, laguntze edo sustatze lana egiteagatik, Elecnor enpresari.
- Getxo Sasoi Sasoian Aitzindariak, mito bihurtzeagatik, Julio de Solauni.
- Getxo Sasoi Sasoian Joko Olinpiakoak, Rio de Janeiron egindako erakustaldiagatik, Bàrbara Pla, Rocío Ibarra, María López de Eguilaz, Asier García eta Jonathan Castroviejo kirolariei.