Lope de Vegako auzia

Garapen bideragarriaren aldeko plataforma sortu dute Itzubaltzeta/Romon

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 9a, 17:27

Lope de Vega kaleko eraikina. © ITZUBALTZETAKO AUZOKIDEAK

Joan den abenduan "hirigintza garapen bideragarriaren" aldeko plataforma eratu zuten Itzubaltzeta/Romon, hainbat auzokide aldi bitan bilerak egin ostean. Taldeak Romo Plataforma du izena eta Nagusien Etxea, Kultur Etxea eta Udal Euskaltegia hartzen dituen eraikina bere horretan mantentzearen alde agertu da.

Horrez gainera, gaur egun "kudeatzen ez diren eraikinen" inguruko informazioa lortzea errazteko eta aurrerantzean egin daitezkeen ekintza ezberdinei babes legal bat eskaintzeko elkarte bat sortzea ere adostu dute.

Romo Plataforma

Hainbat getxoztarrez osaturiko taldea da Romo Plataforma. Azaldu dutenez, kezka batek batu dituzte: "geure udalerrian, arlo sozial zein urbanistikoari dagokionez, garapen ordenatua eta auzotarrakaz errespetutsua den garapena ziurtatzea". Hala, horri erantzuteko guran sortu dute plataforma, Itzubaltzeta/Romoren garapen urbanistiko jasangarria lortzeko asmoz.

Abenduaren amaiera aldean egindako bilera eratzailean euren lehenengo helburua adostu zuten, aho batez: "Ibar Nagusien Etxea, Romo Kultur Etxea eta Getxoko Udal Euskaltegia barne hartzen dituen eraikina (Lope de Vega Kalean, 12 zenbakian kokatua) herritarren zerbitzurako mantentzea. Batetik, arrazoi historikoak ditugu eta, bestetik, biztanleriak behar dituen ekipamendu sozialak lortzea".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun