Getxo Rugby Taldea, bigarren Amaiur Txapelketan

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 9a, 18:10

Getxo Rugby Taldeko emakumeak. © GRT

La Única Neskak Amaiur Txapelketaren garaile izan zen bigarren urtez jarraian. Nafartarrek Hernani mendean hartu zuten azken jardunaldian (0-49) eta, honela, lehiaketaren zazpi partidak irabaztea lortu zuten. Getxo bigarren izan zen, sei garaipen eta porrot batekin. Eibar hirugarren izan zen, eta Durango, Uribealdea eta Zornotzako jokalariakaz osatutako taldea, laugarren. Escor Gaztedi bostgarren sailkatu zen; Hernani, seigarren; La Rioja, zazpigarren; eta Gernika, azkena. Azken talde bi horiek lehendabiziko aldiz jokatu dute lehiaketa hori.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun