Arma-trafikoaren kontrako operazioa egin dute Getxon, besteak beste

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 12a, 16:45
Sarekada Maidagan kaleko biltegi batean izan da.

Espainiako Poliziak Getxoko enpresa baten arma-biltegia arakatu du gaur, eguenean, Getxoko Iturribide kalean. Europa Press albiste-agentziak polizia iturriak aipatuz jakinarazi duenez, operatiboa espainiar estatuko hainbat autonomia erkidegotan garatu da, "erabilgaitzak ziren armak errealak bihurtzen zituen sare bat deuseztatzeko". Agenteek ehunka arma atzeman dituzte orotara, tartean AK-47 fusil automatikoak eta pistolak.

Polizia-operazioa Madril, Katalunia, Kantabria eta Euskal Herrian garatu da. Iturrien arabera, Poliziak sare horregaz lotutako dozena bat lagun atxilotzea aurreikusten du. Adierazi dutenez, armak manipulatu ostean, horiek gaizkileei saltzen ei zizkieten.

Antolatutako Gaizkile-taldeen kontrako Brigada Zentralak martxan jarri du ikerketa, autonomia erkidegoetako hainbat polizia-zerbitzuakaz elkarlanean. Operatiboa zabalik dago oraindino.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun