Ikastaroa hiru txandatan egingo dute: 10:00etatik 11:30era, parte hartu ahal izango dute 14 urte edo gutxiago duten neska-mutilek; ostera, beste saioa biak helduentzat izango dira, 12:00etatik 13:30era eta 16:30etik 18:00etara. Ekimena Euskal Karate Federazioak antolatu du.
Ikastaroa jaso aurretik, inskripzioa egin beharra dago. Horretarako, nahikoa izango da kontu bi egitea: alde batetik, izen-abizenak bidaltzea fvk.ekf@karateeuskadi.com helbide elektronikora; azken eguna bihar izango da, barikuan; beste aldetik, Unifeci dohaintza txiki bat egiteko Laboral Kutxako kontu-korronte bat eman du Federazioak: ES06 3035 0019 99 0190049423. Dohaintza hori umeen kasuan gutxienez 5 eurokoa izatea eskatu du EKFk. Nagusiek ekarpen bikoitza egitea gomendatu dute. Bankuko ziurtagiria ikastaroa hasi baino lehen erakustea beharrezkoa izango da.