Poliziaren esanetan, atzo desegindako taldea oso aktiboa zen: erabilezin bihurtutako gerra-armak bide legaletik erosten zituzten, manipulatu eta erabilgarri bilakatzeko. Horren ostean, erakunde kriminalei saltzen zizkieten, Espainiako Barne Ministerioaren arabera.
Ikerketa Polizia Judizialaren Komisaria Nagusia egiten dabil, antolatutako krimenaren kontrako bridaren bidez. Polizia-operazioak irekita jarraitzen du.
Polizia-operazio honen oinarrian 2014ko maiatzaren 24an Bruselako museo juduaren kontrako atentatua dago. Gizonezko batek lau pertsona hil zituen tiroz, eta poliziak eraso hartan erabilitako armak ikertzen ibili ziren. Ikerketa horretatik tiraka iritsi ziren atzo desegindako gaizkile-taldearengana.