Jaurena, Agirre eta Barrutieta, Galesko errugbi-selekzioaren aurka

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 13a, 11:10

Bihar, zapatuan, Galesko errugbi-selekzioaren aurkako lagunartekoa jokatuko dute Saioa Jaurena, Nerea Agirre eta Uribarri Barrutieta Getxo Rugby Taldeko kirolariek. Barrutieta Durangoko jokalaria izan da orain arte, baina datorren astean hasiko den denboraldian Fadurakoakaz bat egingo du. Partida La Vilan izango da, Alacanten (Herrialde Katalanak); pasa den domekatik bertan dago kontzentratuta Espainiako 15eko errugbi-selekzioa, Munduko Txapelketa prestatzeko.

Espainiako selekzioak deitutako beste lau jokalari euskal herritarrak honakoak dira: Anne Fernández de Corres eta Amaia Erbina (Cisneros), Ángela del Pan (INEF) eta Enara Cacho (Hernani).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun