Oraingo honetan, itsas-pinturen genero piktorikoaren aukeraketa aurkezten digu Basagurenek. Euskal Herrian garrantzi handia dauka genero horrek, itsaso ondoan bizi garelako eta euskal ekonomiaren eragileetako bat delako; baina, batzuetan beldurra ere eragiten du. Margolari berangoztarrak beldur hori ikusteko gai izan da, eta zuzenean irudikatzen jakin du. Itsasoa munduko gauzarik ederrena izan daiteke, biziaren hasiera, edo guztiz kontrakoa: amaiera, heriotza.
Siriako gatazkak Basagurenek itsas-pinturak prestatzen zebiltzala hasi zen, eta ezin izan zuen beste alde batera begiratu; bere itsas-pinturetarako gai bihurtu zen. Kritika soziala eta politikoa egiten dute beti bere lanek; izan ere, artistak ez du edertasun hutsa bilatzen; errealitatea bilatzen du, hura itsusia bada ere.