Xake-liburu bat itzuli du Ines Goñi neguriarrak

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 20a, 13:35

Liburuaren azala.

"La clave de la victoria" xake-liburua moldatu du Ines Goñi Alonso itzultzaileak. Neguri Langilekoak errusieratik gaztelaniara ekarri du liburua, Alexandra Bazhenova-Sorokina-gaz batera. Vladimir Tukmakov xake-maisu eta entrenatzaile ospetsuak idatzi du liburua. Informatikaren garaian, munduko xakelaririk onenak zelan prestatzen diren azaldu du.

Iberoslavia hizkuntza-zerbitzuen eta aholkularitza-agentziaren zuzendaria da Goñi. Bere lan-hizkuntzak dira errusiera, ingelesa eta gaztelania, eta espezializatu da ingurumen-politikan, nazioarteko harremanetan, musikan eta xakean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun