Sanchez bigarren saioan sartu da zuzenean, gaur; bigarren postua egin du Bethany Zelasko estatubatuarraren atzean, baina nahikoa izan da biharko final laurdenetarako sailkatzeko: bertan bere arerioa Camilla Kemp portugesa izango da. Txapelketa irabaziko duen surflariak 1.500 puntu eroango ditu. Gaur egun, getxoztarra munduko 42. postuan dago eta 4.160 puntu ditu. Aurretik, Euskal Herriko Surf Zirkuitua irabazi zuen.
Denera, lau euskal herritarrek parte hartu dute aurten proba horretan. Garazi Sanchezegaz batera, bertan dira Ainara Aymat eta Ethan eta Julen Egiguren anaiak.
Netanyako sariketa bigarren urtez jarraian egiten dabiltza. Iaz, Palestinaren aldeko taldeen hainbat kritika jaso zuen Munduko Surf Ligak, ekimena bertan egiteagatik.