Getxok 11-28 galdu zuen Alcobendasen aurka, markagailuak ondo islatzen ez duen norgehiagokan. Dena den, onartu beharra dago liderrak erakutsi zuela zergatik dagoen taularen gainean: erasoaldiak zehaztasunez bukatzeko ahalmenagatik.
Pasa den astean, Ian Fowler entrenatzaile australiarra kargutik kendu eta Tongako Simon Hafoka teknikaria kontratatu zuen Getxo Rugby Taldeak. Klubak Ohorezko Mailako gizonezkoen taldeko arduraduna aldatzeko erabakia iragartzean ez zituen ezkutatu arrazoi mingarriak: "denboraldian izandako emaitza kaskarrak" eta "kirol-egoera txarra". Atzo, Hafokak lehenengo aldiz zuzendu zituen hori-beltzak. Getxoztarrek Faduran hartu zuten Alcobendas liderra; partida parekatuta egon zen eta etxekoek sentsazio onak utzi zituzten baina galdu zuten. Hala, Fadurakoak azkenak dira taulan.
Getxok 11-28 galdu zuen Alcobendasen aurka, markagailuak ondo islatzen ez duen norgehiagokan. Dena den, onartu beharra dago liderrak erakutsi zuela zergatik dagoen taularen gainean: erasoaldiak zehaztasunez bukatzeko ahalmenagatik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!