Gosaria, aurkezpena, talde dinamika eta, azkenik, herri-bazkaria egingo dituzte egun horretan. Horrez gainera, umeentzako txokoa ere egongo dela iragarri dugu, behar izatekotan.
Bilgune Feministak 15 urte beteko ditu urte honetan. Hori dela eta, urtemuga hori ospatzeko, Algortako taldeak herriko topaketa feminista egingo du hilaren 28an, zapatuan, Algortan bertan, 10:00etatik aurrera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, topaketa horretan parte hartu gura duten guztiek aldez aurretik izena eman beharko dute, hilaren 26a baino lehenago, mezu elektroniko bat bidaliz.
Gosaria, aurkezpena, talde dinamika eta, azkenik, herri-bazkaria egingo dituzte egun horretan. Horrez gainera, umeentzako txokoa ere egongo dela iragarri dugu, behar izatekotan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!