Fetén Fetén proiektu musikala baino askoz gehiago da; hauek osatzen dute: Jorge Arribas (eskusoinua, bibrandoneoia, flauta…) eta Diego Galaz (biolina, biolin-tronpeta, zerrotea, mandolina… eta behiak). Bikote honen lehenengo konpasak 2009an entzun ziren, Burgosko musikari hauek haien eraginei eta oroitzapenei soinu-banda jarri behar zietenean.
"Fetén Fetén bikotearen musika gure sustraien eta ohituren oroimenetik igarotzen den ibilbidea da", dio bikoteak. Haren konposizioek, dantzarako erritmoan, Iberiar Penintsulan zehar eroaten gaituzte foxtrot-etik, bals, txotis, seguidilla edo habaneretaraino, eta bere soinuek kulunka hegan eragiten digute Italiatik Japonera edo Argentinatik Portugalera. Bikoteak, zuzenean, publikoagaz lortzen duen harreman ezin hobean, sentsazio ugari eskaintzen dizkigu bere hiru diskoen bitartez: "Fetén Fetén" (2011), "Bailables" (2014) eta "Cantables" (2016).