Tosu inguruko bideak zabaldu dituzte ekintzaileek

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 28a, 20:15
Tosuko landan egin dute prentsaurrekoa. © TOSU BETIRAKO

"Jendea erakartzearen eta borroka zabaltzearen helburuak sobera beteta", Tosu inguruko estartetan altxatutako oztopoak kendu zituzten atzo, 19:30ak inguruan. Hori jakinarazi dute gaur, prentsaurrekoa eginez, erresistentzia-kanpaldian parte hartzen dabiltzan lagunek. "Espazio honetan burujabeak" direla frogatu zutela diote; hori ospatzera ekin diote, jaia baten bitartez. Arrastiko 06:00etan Telletxen zeukaten hitzordua; eta iluntzeko 08:00etan, Tosun.

Gaurko prentsaurrekoan zabaldutako oharra:

"Egunon,

Jakingo duzuenez, gauden Getxoko Tosu landa honetan, Ibarbengoako parkinga eraikitzeko asmoa dute, Getxoko azken landaguneetako bat urbanizatzeko beste urrats bat emanez. Horregatik, hura babesteko helburuarekin, erresistentzia-kanpaldia hasi genuen urtarrilaren 12an.

Aste honetan, Tosun, obrak hasteko lehenengo pausuak ematen hasi dira, topografia lanak eginez eta landa hau hesolez josiz. Hori dela eta, ostegunetik ostiralerako goizaldean, landako sarrerak ixtea erabaki zen. Alde batetik, obrek aurrera jarrai ez dezaten; eta, bestetik, inguruko jendartea obren aurkako mobilizazioetan parte-hartzera deitzeko.

Atzo, landa hau 24 orduz makinei itxita egon zen, auzokideen baimen eta onespenarekin. Egunean zehar, Tosu defendatzeko asmoz, lagun asko hurbildu zen, parkingaren proiektuak daukan aurkakotasunaren adierazle.

Jendea erakartzearen eta borroka zabaltzearen helburuak sobera beteta, estratak ixten zituzten oztopoak kendu dira.

Espazio honetan burujabeak garela frogatu dugu, eta hau ospatu beharra dago. Horregatik, gaur arratsaldean egingo dugun jaialdian parte-hartzerako gonbita luzatzen dizuegu. Arratsaldeko 06:00etan Telletxen ikusiko dugu elkar; eta 08:00etan, Tosun.

Egitarauarekin jarraituko dugu: bihar goizean zuhaitz landaketa egingo dugu, eta arratsaldean auzokide elkarteekin mahai ingurua.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez elkartasuna adierazi diguzuen guztioi.

Asko gara eta bizirik gaude!
Gora erresistentzia-kanpaldia!
Gora Tosu!

Tosuko landa askean, 2017ko urtarrilaren 28an".

Erlazionatuak

Lasaitasuna nagusi, Tosun

Iker Rincon Moreno 2017 urt 27 Getxo

Ertzain gehiago heldu dira Tosura

Iker Rincon Moreno 2017 urt 27 Getxo

Udal-agintariak izan dira Tosun

Iker Rincon Moreno 2017 urt 27 Getxo

Erne daude Tosu landan

Iker Rincon Moreno 2017 urt 27 Getxo

Erresistentzia baketsura deitu dute Tosun

Iker Rincon Moreno 2017 urt 27 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun