Itzubaltzetarrak pasa den zapatuan hartu zuen senda-agiria, lotailu-lesio batek zortzi hilabetez Bilbao Athleticen lanetik baztertu ostean. Lesioaren ostean, Athleticek jokalariarengan konfiantza izan eta beste urte batez berritu zion kontratua. Hala 2017ko ekainaren 30era arte dago lotuta Athleticen diziplinara, Cadizen egonda ere.