Ura moztu dute Areetako Jolastokieta eta Eduardo Coste kaleetan

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 1a, 11:25

Getxoko udal langileek ura-hornidura moztu dute gaur Areetako Jolastokieta eta Eduardo Coste kaleetako etxebizitza batzuetan. Udalak jakinarazi duenez, mozketa 13:00etara arte izatea aurreikusten da.

Ur-mozketa 11:00etan abiatu dute, hurrengo etxebizitzetan: Jolastokietan,  1 A eta B, 2 eta 4 atalondoetan, eta Eduardo Costen, 3, 5, 7 A, B, C eta D eta 9 A, B, C eta D atalondoetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun