Argazkiak kolorez zein zuri-beltzean izan daitezke, gai sozialakaz edo boluntariotzagaz zerikusia eduki beharko dute eta formatu digitalean (jpeg) aurkeztu beharko dira. Parte hartzaileek argazki digitala "kamara" sailera edo "mobil" sailera aurkeztu ahal izango dituzte. Sariak Ipadak eta 100 eta 200 euroko opari-txekeak izango dira.
Argazkiak aurkezteko epea datorren martxoaren 31n amaituko da eta ainfo@sarekidegetxo.org posta elektronikora bidali beharko dira.