Ibilgailuentzako bidea itxiko dute bihar Alango kalean

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 1a, 15:57

Argiteria publikoko kanalizazioak zaharberritzeko lanak direla eta, bihar, eguenean, ibilgailuentzako bidea itxiko dute Algortako Alango kalean, Txiskiena kaleko elkargunearen parean. Hartara, Alango plazara Santiena kaletik sartu beharko da. Trafiko-aldaketak behar bezala seinaleztatuko direla ohartarazi du Getxoko Udalak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun