Alerta laranjaren ordutegiak hurrengoak dira:
- Barikuan, otsailak 3: 03:00etatik 09:00etara, haizeguneetan; 18:00etatik 24:00etara haizeguneetan, eta 21:00eatik 24:00etara haizeguneak ez diren tokietan.
- Zapatuan, otsailak 4: 00:00etatik 03:00etara haizeguneetan eta haizeguneak ez diren tokietan.
Aldi berean, Getxoko Udalak, hondakinak batzeko edukiontzien egonkortasuna bermatzeko neurriak hartzeaz gainera, egoera hauetarako emandako gomendioei kasu egiteko eskatzen du:
- Ondo itxi behar dira eta segurtatu ateak, leihoak eta toldoak.
- Loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektu guztiak kendu.
- Ez joan mendira aipatutako ordutegian eta beharrezko izatekotan, prebentzio neurriak hartu.
- Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili egiten dabiltzan etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.
- Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.
- Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.
- Aurretik, jakinaren gainean egon zer-nolako eguraldia izango den zu zoazen leku horretan edo pasako dituzun lekuetan.
- Urrundu hondartzatik eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik.
- Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Inola ere ez, ez egin uretako kirolik.
Larrialdiren bat izatekotan, honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 944 660 202 (Udaltzaingoa) eta 112 (SOS Deiak).