Iaz 30 ezbehar izan ziren, horietatik 4 "in itinere", hau da, auto istripuan lanerako bidean. Halaber, 19k ez zuten laneko baja behar izan. Halere, erregistratu ziren 11 bajek 555 lan egun galtzea eragin zuten.
Laneko arriskuen prebentzioa
2010ean Getxoko Udalean Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzua martxan jarri zenetik, laneko ezbehar kopurua "nahiko" jaitsi dela azaldu dute udal-iturriek, "baita istripu horien larritasuna ere". Galdu ziren lan egunen batez bestekoa murriztu da, 2006an 1.200 izatetik 2010ean 555 egun izatera pasatu baita.
Udala arriskuak prebenitzeko kultura bultzatzen dabil erakundean egiten diren lan jarduera denetan, langileen parte-hartzeagaz batera. Ezbeharrak saihesteko etengabeko lan horregaz honako hau eragin gura dute: "laneko arriskuak prebenitzeko langile guztien artean partekatutako jardunbide egokiak”, udal iturriek adierazi dutenez.