Marcos Moralesek, arraunlariak berak aitortu duenez, nekatuta iritsi zen europar txapelketara, datorren asteburuan Bostonen (AEB) egingo den ergometroko Munduko Txapelketa prestatzeko aldez aurretik egin dituen saioen eraginez. Halere, eta normala denez, pozik dago Europako Txapelketan egindako lanagaz: "egin ditudan markak ez dira bikainak, baina planifikatutakoagaz bat datoz. Helburua, lan-kargagaz lehiatzea eta irabaztea zen; eta hortaz, pozik nago. Orain, indarrak hartu behar ditut munduko txapelketa irabazteko", aipatu du.