Entrenamenduak 16 urtez azpiko neska-mutilei begirakoak dira; denera, 15 leku daude; egindako merituen arabera banatuko dituztenak. Halere, behin aukeratuta, eskatutako ahaleginak egin beharko dituzte, programan parte hartzen jarraitzeko. Federazioak hartuko ditu bere gain egongo diren gastu guztiak. Izen-ematea egiteko, mezu bat bidal daiteke hipica@fvh.org posta elektronikora.