Lanak modu puntualean egingo dira, bide-zatika, eta zirkulazioan eragingo dute. Udalak, dena den, informazioa eskainiko die pixkanaka auzotarrei lanen egoerari eta horiek izango dituzten eraginei buruz.
Konpontze lanak astelehenean, hilak 13, hasiko dira Barria kalean, Zugatzarteko sarbidetik Urkijo kalera arteko zatian (Ama Mesedeetako elizaren atzealdean).
Lanak eguraldiak laguntzen badu hasiko dira eta, hastekotan, aparkalekuak libre utzi beharko dira lanak egingo diren guneetan. Halaber, bidea itxi beharko da zirkulazioarentzat aipatutako kale tartean, 08:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera.