Zirkulazioa eten dute Neguriko hiribidean, barikura arte

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 15a, 12:35

Bide-zoruko lanak direla eta, Neguriko hiribidea itxi dute ibilgailuen zirkulazioarentzat, Algortako etorbidearen eta San Inazio kalearen arteko zatian. Bide-mozketa barikura arte iraungo du.

Gune horretan eraikitzen ari diren etxebizitzen urbanizazio-obrengatik egingo dituzte bide-zoruan lanak. 11.1 Neguri Egikaritze-Unitatearen urbanizazio-proiektuan zehaztutako obrak, hain zuzen ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun