Udalerriko KZguneak, teknologi berriei buruzko heziketa-zentroak, jolasaren berri ematen du ere, eta laster Interneteko trebatze-saioetan erabiliko dute.
"Getxotik" bideo-jolasa
Getxoko Udalak antolatutako Getxotik Mundura Mundutik Getxora topaketen aurreko edizioaren berritasunetako bat izan zen bideo-jolasa, eta bere sortze prozesuan Garapenerako Lan Taldeen kideek hartu zuten parte, udal sail batzuekaz batera. HTML5 formatuan diseinatuta, zuzenean sar daiteke jolastera ordenagailutik, tabletetatik edo eskuko telefonotik, deskargatu beharrik gabe. Euskaraz, ingelesez edo gazteleraz jolas daiteke, "Point & Click" sistemaren bidez, eta 8 urtetik gorakoei zuzenduta dago.
Jokatzaileek giza laguntzarako bilketa urgentea osatzeko elementuak aurkitu beharko dituzte. Pantaila bakoitzean egin beharreko lanak bete ondoren, jokalariek osasunari, hezkuntzari eta abarri lotutako eskubideen egoerari eta generoari buruzko informazioa irakurri ahal izango dute eta baita lanean ari diren udalerriko GGKEei buruzkoa ere.