2017/03/06 19:00etan

Izena eta izana ezbaian, gida praktikoaren aurkezpena

Izena eta izana ezbaian, gida praktikoaren aurkezpena
Erromoko Kultur Etxea, Getxo
Martxoaren 8a gertu daukagu eta aurten, Algortako Bilgune Feminista eta Itzubaltzetako Emakumeon Asanbladarekin elkarlanean, hitzaldi sorta bat antolatu dugu. Gaia: feminismoa eta euskara izango da eta honakoak dira hitzorduak: - Martxoaren 6an: Izena eta izana ezbaian gida praktikoaren aurkezpen – solsaldia egingo dugu Bilgune Feministako kide den Amaia Agirrerekin. Hitzordua, 19:00etan Erromoko kultur etxean izango da. Pertsona izenek duten balio sinboliko eta eraikitzailearen inguruan arituko gara: egungo izendegiaren arautzea ikuspegi feministatik, izenen binarismoa, izenen aukeraketa, ponte – izenak… Bizarra Lepoanek ere ekarpena egin nahi dio Emakumeon Nazioarteko egunari eta gainera euskararen ikuspegitik. Bide batez, martxoaren 8an egongo diren mobilizazioetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun