Halere, Durangaldera hurreratu ezin dena ez da zertaz kezkatzeko beharrik; izan ere, Ortellsek berak jakinarazi duenez, "Getxoko Udalak daroan Torrene Aretoan, apirilean, segituko dut Durangon erakutsitakoaren ildoagaz". Dena den, zehaztu duenez, oraindino erakusketa horren datak adosteko dituzte. 2017. urtea ondo hasteaz gainera, erdialdean ere beharra ez du faltan izango artista algortarrak; hala, maiatzean Madrilera joango da Garrobiagaz, Getxoko artisten harrobiagaz, "Art Room galerian garrobitar garen hainbat artiston lanak erakustera", aurreratu duenez.