Entrenatzailea 1883an jaio zen Wolverhampton herrian. Gaztetan nazioarte-mailako futbol-jokalaria izan zen. Lehen Mundu Gerran, atxilo hartu zuten alemaniarrek eta Ruhlebengo kontzentrazio-eremuan egon zen preso. Bertan, futbol-liga antolatu zuen. Gerraren ostean, entrenatzaile izan zen 1920ko Olinpiar Jokoetan, Anberesen. Ondoren, Espainian eta Euskal Herrian lan egin zuen, tartean Athleticen.