Blas Fernández nazio-mailan aintzat hartzen den bateria-jotzailea dugu; horren adibide dira artista askogaz egin dituen birak eta grabazioak; besteak beste, honako artista ezagun hauekaz ibili da: Kepa Junkera, Mauri Sanchis, Soledad Giménez, Benito Lertxundi, Gontzal Mendibil, Mikel Urdangarin, El Consorcio, eta abar. Nazioarteko artistakaz ere grabatzeko aukera paregabeak eduki ditu. Hona hemen adibide batzuk: Randy Brecker, Bill Evans, Dean Brown, Chuck Loeb, Steve Weingart eta Joey DeFrançesco.